Daniel TAPIA
Bost urteko geldialdiaren ostean, The Rolling Stones taldea agertokietara itzuliko da aurten haien 50. urteurrena ospatzeko. Mick Jagger, Keith Richards, Charlie Watts eta Ronnie Woodek osatzen duten musika-taldeak soilik lau kontzertu eskainiko ditu “50 & counting...” izena duen biran.
Estatu Batuetako Billboard aldizkariak
argitaratu zuenez, britainiar taldeak azaroaren 25 eta 29an Londreseko O2
Arenan eskainiko ditu bere lehen bi zuzenekoak, eta beste biak abenduaren 13
eta 15ean Newarkeko (New Jersey) Prudential Centerrean.
Taldearen jarraitzaile
sutsuentzako “ezuste ugari” promestu ditu Mick Jagger taldeko abeslariak bere Twitterreko profilaren
bitartez. Gainerako taldekideek ere sare sozialak erabili dituzte zaleei bira
berri honi buruzko informazio gehiago emateko. Hala ere, oraindik ez dira
ezagutzen rock-and-rollaren erregeek kontzertuetan joko dituzten abestiak.
Sarrerak urriaren 19an jarriko dira salgai Ticketmaster
sarrera banatzailearen bitartez. Prezioari dagokionez 130 eta 507 euro
bitartean eskuratu ahal izango dira.
Britainiar taldeak, bira labur honekin batera, bere
kanta ezagunenak eta azkenaldian grabatutako Doom And Gloom eta One More
Shot bilduko dituen diskoa kaleratuko du datorren azaroaren 12an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario