22 oct 2012

Aitzealdenk! 02 saio arrakastatsua izan da aurten ere

Lorea SEGUROLA

Aurten Azpeitiko udalak bigarren aldiz antolatu du  Aitzealdenk! jaialdia, eta giro ederra izan da bertan. Bi egunean sei musika talde desberdinez gozatzeko aukera izan da. Zuzeneko kontzertuen alde egitea izan da egitasmoaren helburua. Urriaren 19an hasi ziren kontzertuak; Moby DickAnai-Arrebak eta Grises taldeek eman zioten hasiera ekitaldiari. Hurrengo egunean Ama Say eta Lisabo taldeek jo zuten,  eta jaialdia giro onean amaitzeko Dj Makala musika jartze lanetan ibili zen.


Ekitaldia Sanagustin Kulturgunean izan zen. Lehen egunean 150 pertsona inguru hurbildu ziren bertara, eta bigarrengoan beste hainbeste. Sarrerak hamar euro balio zituen, bai ostiralean eta baita larunbatean ere.

Ama Say talde bizkaitarrak Euskal Herrian eman zuen azken kontzertua izan zen atzokoa. Hilaren 27an Bartzelonan joko du, eta hori izango da bere birako azkena izango da.

No hay comentarios: