Antton
TELLERIA
Astebukaera honetan,
bertsogintzaz gozatzeko parada izango dute tolosarrek. Udazkenari
hasiera eman asmoz Tolosako elkarte ezberdinek urtero antolatzen
dituzte bertso ekitaldiak eta aurtengoan asteburu berean egokitu
dira.

Bestetik, larunbat gauean
Zerkausian bertso afaria izango da, Amets Arzallus, Martin Alaia eta
Iker Zubeldiaren eskutik. Udaberri dantza taldeak prestatu du
emanaldia, taldearen 55. urteurrena ospatu asmoz.
Azkenik, gau berean,
Julio Soto, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariek Iurre Kirol
Kultura eta Gastronomia elkarten ospatuko den afaria girotuko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario