Daniel TAPIA
Ewan McGregor aktoreak Donostia saria jaso zuen ostegunean bere ibilbide arrakastatsuaren omenean.
Zinemaldiaren historian, Donostia saria jaso duen artistarik gazteena da
aktore eskoziarra, 41 urterekin jaso baitu golardoa.
Juan Antonio Bayona espainiar zinegilearen eskutik jaso zuen saria Kurssalean
antolatutako emanaldian. Saria jaso bezain pronto euskaraz eskertu zuen
Donostiako publikoaren harrera beroa, “rock izar bat balitz
bezala" sentitu zela adierazi zuen aktoreak. Izan ere, 30 minutu behar izan zituen Kurssaleko alfonbra gorria zeharkatzeko.
McGregorrek saria
bere emazteari eskaini zion. Aktore eskoziarrak aitortu zuen, bere emaztea zela benetan Donostia saria merezi zuena, bere ibilbide profesionalaren urrats
guztietan bere alboan mantendu delako.
Osteguneko
ekitaldiaren ostean, sarituaren azken lana, Juan Antonio Bayonaren “The Impossible” filma, aurkeztu zen. Naomi Watts aktorearekin batera filmatutako pelikula hau 2004ko Tailandiako tsunamian zehar atzerritar familia baten bizipenean oinarritzen da. Kritikaren iritziz, McGregorren lanik
landuenetarikoa da, oso modu "errealistikoan" jorratzen baitu bere rola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario