18 sept 2012

Beldur Barik lehiaketa abian da aurten ere

Lorea SEGUROLA

Beldur Barik 2012 lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da jada.  Hamaika jarrera, hamaika aukera izango da aurtengo leloa. Azaroaren 24an egingo den Topaketan ordura arte bidalitako lanak ikusteko aukera izango da eta irabazleak ere bertan izendatuko dituzte.

Ekitaldia antolatu duen Berdinsarea elkarteak spot bat aurkeztu du lehiaketa iragartzeko eta zenbait ideia zabaldu ditu parte-hartzaileek beraien lanetan jorra ditzaten. Hauen artean, neskek mutil lagunarengandik jasaten duten etengabeko jazarpena, kalean jasaten duten segurtasun eza, fisikoaren inguruan dauden estereotipoak, sexualitatea nahi den bezala bizitzeko askatasuna, eraso homofoboak eta berdintasuna. Parte-hartzaileek jarrera@beldurbarik.org posta elektronikora bidali beharko dituzte beraien lanak topaketa eguna baino lehen.




Indarkeria sexistaren aurkako programa hau 2010ean jarri zen martxan lehen aldiz. Urte hartako arrakasta eta parte-hartze handia ikusita, ideia bera errepikatu dute hirugarren aldiz. Ekimenaren bultzatzaileak  Emakunde eta Gipuzkoako  Foru Aldundia dira eta laguntzaileen artean aurkitzen da Euskal Herriko Unibertsitatea.

No hay comentarios: