Antton TELLERIA
Ikasturte
berria hasi orduko, EHUko Leioako kanpusak kirol zerbitzuan egingo dituen
eskaintzen berri eman du. Urteroko legez, Bilbao Kirolak Udal erakundearekin bat eginik, unibertsitateak
kanpuseko erabiltzaileentzat kuota bereziak ezarri ditu, kirol jarduera sustatu
asmoz.
Kuota hauen berri emateko, 2012-2013
ikasturterako abonatua izateko eskaera orriak argitaratu ditu unibertsitateak.
Kuotak ezartzerako garaian kanpuseko erabiltzaileen artean bi multzo bereizi
ditu bertan. Batetik, ikasle taldeak 48 euroko kuota ordaindu beharko du, ikasturtean
zehar Bilbao Kirolakeko edozein kirolguneko igerilekua erabiltzearen truke.
Bestetik, irakasle, ikertzaile zein administrazio zerbitzuko langileen (AZL)
multzoak 60 euroko tarifa izango du.
Eskaera
orrietan honako datuak eman behar dira derrigorrez: Izen-abizenak, helbidea,
jaioterria, p.kodea, telefono zenbakia, jaioteguna, sexua, fakultatearen izena
eta banku bidezko helbideratzea ahalbidetzeko kontu korronteko zenbakia.
Igerilekuaz
gain kiroldegietako gainontzeko zerbitzuak erabili nahi izanez gero, Bilbao Kirolaken webgunean ematen da kuoten berri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario