Antton TELLERIA
Joan den ostiraletik Aranburu Jauregiko hormak “Pornografia”
erakusketaren lanak izango dituzte erakusgai. BOX.A kultur talde tolosarrak
aurkeztutako lana da, sexuaren inguruko tabuak apurtzeko aukera ematen duena.

Tolosako neska mutil talde kulturzalea da BOX.A. Kulturaren
sustapenean ikusten zuten gabezia ase nahian sortu zen eta besteak beste
eskultura, marrazketa, ikusentzunezkoak, arte eszenikoak, idazketa, diseinua
eta argazkigintza lantzen dituzte.
Erakusketaren aurkezpena ostiral arratsaldeko
19:00etan hasi zen, Igelaren Banda taldearen kontzertuarekin. Bixente Martinez,
Hasier Oleaga eta Amaiur Caravajille-k osaturiko taldea da, euskal kantu
tradizionalen bertsioak eskaintzen dituena, jatorrizko armoniak berregituratu
eta inprobisazioari ateak zabalduta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario