Bilboko Arte Ederren
Museoak jaso du Fernando Boteroren ‘Ospakizuna’ erakusketa. Hain zuzen ere 80
urte bete dituen urte berean jarri dute 80 artelanez osaturiko esposizioa. Bere
bizitzan margotu dituen koadro guztietatik garrantzitsuenak eta aipagarrienak jarri
dituzte bertan, etapa desberdinetan bananduta. Bere alaba Lina Boterok egin du
koadroen hautaketa. Artearen munduari hainbeste urte eskaini ostean, estilo
berezi eta paregabea izatea lortu du Boterok; kolore biziak eta gehiegizko
bolumena dituzte oinarri artelan guztiek, baina estilo sinple horren atzean
askoz gauza gehiago ezkutatzen dira: artistaren jarrera kritikoa, eta, azken
batean, bere izaera humanista.
Irakurtzen jarraitu nahi baduzu sartu zaitez gure Wix orrialdean
No hay comentarios:
Publicar un comentario